Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak Uztarria bertako kazetariek kudeatua.

Xabier Lasa iritziemailea Iñaki Segurolaz 'Berria'-n

2015 aza 02 Azpeitia

Xabier Lasa iritziemaileak atzo, igandea, 'Berria'-rako idatzitako artikuluan Iñaki Segurolari egin zion aipamena, Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan kolaboratzaile hasi dela eta. 
Janire Alkorta eta Ainara Telleria ikerlariak 'Gipuzkoako Hitza'-ko erreportajean

2015 urr 30 Azpeitia

Gipuzkoako Hitza-k egindako erreportajean bi azpeitiar ikerlarik hartu dute parte: Janire Alkortak (Azpeitia, 1990) eta Ainara Telleriak (Azpeitia, 1987).
Gaur Gaztetxean izango den Bi bala taldeko kideei elkarrizketa

2015 urr 23 Azpeitia

Gaur, ostirala, Gaztetxean aurkeztuko duten disko berriaren harira, taldeko abeslariei elkarrizketa egin diete Badok.eus atarian.
Inkestan galdera berria: 'Astearteetako azokan erosketak egiteko ohiturarik ba al duzu?'

2015 urr 19 Azpeitia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Astearteetako azokan erosketak egiteko ohiturarik ba al duzu?'. Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.
Jexux Mujika ETB1eko 'Azpimarra' saioan izan da

2015 urr 14 Azpeitia

ETB1eko Azpimarra saioaren gonbidatuetako bat izan zen atzo, astelehena, Jexux Mujika azpeitiarra. Iraurgi Berritzen garapen agentziako turismo teknikaria da Mujika eta barnealdeko turismoa…
Azpeitiko Tecnalia enpresa, ETB 1eko 'Teknopolis' saioan

2015 urr 05 Azpeitia

ETB 1eko Teknopolis saioa Azpeitiko Tecnalia enpresako Suaren Ingeniaritza-Laborategian egiten dituzten proben lekuko izan da. Erreportajea egin dute material desberdinek suaren aurrean zer portaera …
Beñat Lizaso bakarka, Lasarte-Oriako saioan

2015 urr 01 Azpeitia

Joan den igandean Lasarte-Orian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako hirugarren saioa, eta Beñat Lizaso azpeitiarra izan zen nagusi. Bertsoa.com webgune…