Loiolako Santutegiak webgune berria du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urr. 15a, 13:00
Loiolako Santutegiak webgune berria estreinatu du gaur, osteguna (http://santuariodeloyola.org/eu/). Webgunea hainbat hizkuntzatara egokitu dute: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Bertan santutegiaren, San Inazioren jaiotetxearen, basilikaren, Gogartetxearen, aterpetxearen eta liburutegiaren inguruko informazioa kontsultatu daiteke, atalka. Eta gune horietako ekitaldien agenda ere jarri dute atal berezi batean.