Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak Uztarria bertako kazetariek kudeatua.

Azpeitian grabatutako 'Aitaren Etxea' telesaila irailaren 30ean estreinatuko dute

2015 ira 25 Azpeitia

Telesailaren zenbait atal Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan grabatu zituzten joan den uztailean. Telesaila datorren asteazkenetik aurrera ikusi ahal izango da ETB1en.
Eneritz Albizu, Info7 irratian

2015 ira 24 Azpeitia

Azpeitiar kolaboratzaile berriak ditu hasi berri den ikasturtean Info7 Irratiaren Gureaz blai saioak. Irailaren 23an egin zuen lehen kolaborazioa Eneritz Albizuk.
Menpekotasuna duten pertsonentzako Azpeitiko zerbitzuaz, Euskadi Irratian

2015 ira 21 Azpeitia

Gaur, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Egunean, Iraurgi Berritzenek eta Azpeitiko Udalak menpekotasuna duten herritarrei gauez etxez etxeko zerbitzua eskaintzeko abian jarri duten proiektu pilotua …
Kontxu Odriozola ETB1eko 'Euskaldunak' saioan

2015 ira 18 Azpeitia

Kontxu Odriozola azpeitiar aktorea izango da ETB1eko Euskaldunak saioaren hurrengo atalaren protagonistetako bat. Igande honetan emango dute, 21:45ean.
Inkestan galdera berria: 'Astelehenetako zine emanaldia zer ordutan izatea gustatuko litzaizuke?'

2015 ira 17 Azpeitia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Astelehenetako zine emanaldia, ikusleen egunekoa, zer ordutan izatea gustatuko litzaizuke?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.
Ignazio Loiolakoari buruzko doktore tesia egin du Xabier Albisturrek

2015 ira 17 Azpeitia

Xabier Albistur (Doneztebe, Nafarroa, 1944) elkarrizketatu zuten joan den abuztuan Berria egunkariko Politikari ohiak udako seriean. Donostiako alkate eta senatari izana…
Maite Azpiazu: "Azoka Herritik-ek jarri dizkin bere sustraiak, orain nora goazen erabaki behar dinagu"

2015 ira 16 Azpeitia

Atzo, asteartea, Maite Azpiazu azpeitiarra elkarrizketatu zuten Info7 irratiko Zebrabidea saioan. Zapatuan egingo den hirugarren Azoka Herritikez aritu zen hizketan Azpiazu eta herri proiektuare…
Azpeitiarrak euskara hizpide hartuta Info7 Irratian

2015 ira 14 Azpeitia

Azpeitiar kolaboratzaile berriak ditu hasi berri den ikasturtean Info7 Irratiaren Gureaz blai saioak. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen …
Galiziako jaialdi batean hartuko du parte Egurra ta kitto! musika taldeak

2015 ira 08 Azpeitia

Ponteareas (Pontevedra, Galizia) herriko IV. Festival das Bretemasen izango da musika taldea irailaren 26an, zapatua. Egurra ta kitto! taldearekin batera, Valentziako eta Galiziako hainbat musik…
Loiolan jokatutako Europako Sega Txapelketa 'Herri people' saioan

2015 ira 03 Azpeitia

Atzo, asteazkena, joan den asteburuan Loiolan jokatutako Europako Sega Txapelketaz egindako erreportajea eman zuten ETB 1eko 'Herri people' saioan.