Beñat Lizaso bakarka, Lasarte-Oriako saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urr. 1a, 14:09

Joan den igandean Lasarte-Orian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako hirugarren saioa, eta Beñat Lizaso azpeitiarra izan zen nagusi. Bertsoa.com webgunean jaso dute Lizasok bakarka egindako saioaren bideoa.

Joan den igandean Lasarte-Orian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako hirugarren saioa, eta Beñat Lizaso azpeitiarra izan zen nagusi. Hori dela eta, zuzenean, hurrengo fasean, final laurdenetan, izango da Lizasok. 

Lizasok 426 puntu batu zituen igandeko saioan. Haren ostean Maider Arregi sailkatu zen (415 puntu). Hirugarrena Mikel Artola izan zen (415 puntu), laugarrena Xabier Sukia (412,5 puntu), bosgarren Aitor Irastortza (399,5 puntu) eta seigarrena Gorka Azkarate (398).

Hemen, Lizasok Lasarte-Orian egin zuen bakarkako saioaren bideoa