Aktualitatea

Larunbatean ospatu zen Zuhaitz Eguna Azpeitian

Uztarria.com | 2002-03-04 : 20:03 | Besterik

Larunbatean, martxoaren 2an, 2002 urteko Zuhaitz Eguna ospatu zen Azpeitian. Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek, Foru Aldundiko agintariekin batera Ingurugiro Etxearen aurrean lizar bat landatu zuten. Gipuzkoako basoen egoera eta 2002 urterako lanen aurreikuspenen berri ere izan genuen.

 

Jexu Agirre Sarasua Baiteko zozketan saritua

Baite Euskara Elkartea | 2002-03-04 : 19:03 | Taldeak

Jexu Agirre Sarasuak jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen Euskal Herria multimedia entziklopedia. Entziklopedia Sarea informatika dendak eskaini du, Baiteko bazkide laguntzaile gisa.

 

Leire Ostolaza sailkatu da finalerako

Uztarria.com | 2002-03-02 : 12:03 | Taldeak

Atzo, Azkoitiko Kultur Etxean Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketako lehen finalerdia izan zen. Garaile Leire Ostolaza azpeitiarra suertatu zen, ondorioz zuzenean martxoaren 23an Azpeitian izango den sariketako finalera pasako da.

 

Patxi Altunaren artikulu bilduma argitaratuko da

Uztarria.com | 2002-03-01 : 17:03 | Besterik

Patxi Altuna euskaltzain oso eta azpeitiarrak argitara emandako artikulu batzuen bilduma prestatzen ari dira Esther Zulaika eta Elixabete Perez Gaztelu EUTGko irakasleak. Guztira 30 bat artikulu biltzeko asmoa dute, eta apirila inguruan argitaratuko dela uste dute egileek.

Kalitateko produktu erreferentziala helburu

Uztarria Azpeitiako Herri Aldizkaria | 2002-03-01 : 16:03 | Iritzia

"Kalitateko produktu erreferentziala helburu" iritzi artikulua Euskonews&Media aldizkariaren gaurko alean argitaratu da. Ale honetan Tokiko Komunikabideen hausnarketa egiten da, eta bertan Uztarria Azpeitiko Herri Aldizkariko artikuluaz gain beste tokiko komunikabideenak ere irakur daitezke.

Odei Arregik hirugarren saria lortu du Resurrección Mª Azkue lehiaketan, poesia atalean

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-03-01 : 14:03 | Besterik

Azken urteetako emaitzak errepikatuz, Odei Arregi, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikaslea aurten ere saritua izan da. Resurrección Mª de Azkue literatur lehiaketako poesia ataleko hirugarren saria lortu du "Kafetegi gibeletan eriotzak kafesne usaina" lanarekin.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

«Matematikako klaseak aprobetxatzen nituen marrazkiak egiteko»

Nerea Aranburu | 2002-03-01 : 12:03 | Besterik

Olatz Aguadok bere kuadroen erakusketa ireki berri du. Otsailean zabaldu zituen ateak eta martxoaren 17a arte egongo dira lanak ikusgai Enparan kaleko Zintzilik dendan, Uztarria Kultur Koordinadorak antolatuta.

 

Gaur hasiko da Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketa

Uztarria.com | 2002-03-01 : 11:03 | Taldeak

Gaur Azkoitiako Kultur Etxean egingo den lehen kanporaketa saioarekin abiatuko da Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketa. Sariketaren asmoa bertsolari gazteak bultzatu eta ezagutzera ematea da. Zarautz, Zumaia, Itziar, Aizarnazabal, Zestoa, Azkoitia eta Azpeitiko hamasei bertsolari gaztek parte hartuko dute sariketan. Finala Azpeitian izango da martxoaren 23an.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Larunbat gauetarako Azkoitia-Azpeitia autobus zerbitzua jarriko da

Uztarria.com | 2002-03-01 : 11:03 | Herria

Larunbat gau eta goizaldeko autobus zerbitzuak ugaritu egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, tartean Azkoitia-Azpeitia zerbitzua.

Uztarriaren ale berria dagoeneko kalean da

Uztarria.com | 2002-02-28 : 17:02 | Herria

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren ale berri bat kalean da, eta asteburu honetan herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara banatuko da. Martxoko ale honek 48 orri ditu.

Jose Luis Otamendiren lehen liburua Interneten

Literatur Emailuak | 2002-02-28 : 11:02 | Herria

Jose Luis Otamendi idazlearen lehenengo liburua "Azken undinaren kaira" (poemak, eta amaieran antzezlan bat) interneten da. Liburua Ustela Saila argitaletxean publikatu zuen Jose Luis Otamendik. "Ustela Saila argitaletxea 1977ko martxoan sortu zen, duela 25 urte. Eta hori ospatzeko, argitaletxe horren lehen eta azken liburuak osorik daude Interneten. Tartean Jose Luis Otamendi idazlearena.

Udalari EHNA babesteko eskatuko zaio

Uztarria.com | 2002-02-27 : 17:02 | Herria

Bai Euskal Herriari herri ekimenak martxoan Azpeitiko Udalari euskal nortasunaren inguruko bi eskaera egingo dizkio, ohiko udalbatzarrean; batetik, euskal nortasun agiriari (EHNA) Udalak babesa eta oniritzia ematea eskatuko du, eta, bestetik, agiri hori ateratzeko behar diren azpiegitura eta baliabideak Azpeitiko Udalak bere gain hartzea.

 

Zuhaitz Eguna larunbatean ospatuko da

Agenda 21 | 2002-02-27 : 16:02 | Herria

Hurrengo larunbatean, martxoaren 2an, 2002 urteko Zuhaitz Eguna ospatuko da. Aurtengoan ekitaldi ofiziala Azpeitian izango da, eta bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azpeitiko eta Azkoitiko Udaleko ordezkariak. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Azpeitia eta Azkoitiko 220 ikaslek 300 zuhaitz landatuko dituzte Ingurugiro Etxearen inguruan.

Azpeitiko Udalak urteak daramatza Urola Erdiko Mankomunitatea (Lapatx Zabortegia) saboteatzen

Urolako Batasuna | 2002-02-27 : 10:02 | Iritzia

Lapatx Zabortegiko Mankomunitatea, 1988an sortu zen Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Bidegoiango eta Beizamako udalen eskutik zaborraren bilketa, gestioa, garraioa, erabilera eta garbiketarako.

Azpeitiarrok adi! "Baite"ko zozketa abian da!

"Baite" Azpeitiko Euskara Elkartea | 2002-02-26 : 23:02 | Herria

Baite Azpeitiko euskara elkarteak Baiteko bazkideen arteko zozketa jarriko du martxan datorren martxoaren 2an hasita. Hamabostean behin Baitek herriko hainbat dendak eta Baiteren laguntzailek emandako produktuak zozketatuko ditu bere bazkideen artean.

Aitonenako aretoa beteta Tomas Urzainkiren hitzaldian

Uztarria.com | 2002-02-26 : 17:02 | Taldeak

Aitonena Ieko aretoa beteta zen atzo "La territorialidad del estado navarro" gaitzat zuen hitzaldian. Hitzaldia arratsaldeko 20:00ak aldera hasi zen eta iluntzeko 22:00 aldera arte luzatu zen. Bertan, Tomas Urzainki, historialari eta abokatuak Nafarroaren lurraldetasuna Espainia eta Frantziakoa baino lehenagokoa dela azaldu zuen, Nafarroa Europako estatu zaharrenekin batera sortu baitzen estatu bezala. Eta menperatzea Frantzia eta Gaztelak bultzatutako inbasioekin lortu zela dio, baina gezur eta faltsukerien bidez.

 

VII. Pilota Topaketak ostiralean izango dira herrian

Uztarria.com | 2002-02-26 : 17:02 | Kirolak

Urtero legez, Pilota Topaketak izango ditugu herrian, martxoaren 1ean. Topaketa hauetan Azpeitiko, Azkoitiko nahiz Errezilgo ikastetxeetako LH 5. mailako ikasleek hartuko dute parte. Topaketak Ikasberri, Frontoi Txiki eta Izarraitzpeko pilotalekuetan izango dira.

 

Areto futbol taldeak ezinbestekoa du garaipena larunbatean igoera postuetara hurbiltzeko

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-02-26 : 12:02 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek garrantzi handiko partida jokatuko du datorren larunbatean etxean, sailkapeneko igoera postuetara gerturatzeko ezinbestekoa izango baitu garaipena lortzea. Azpeitiarrak seigarren dira sailkapenean azken bi jardunaldietan galtzaile irten eta gero. Asteburu honetako partidan gainera, arerio zuzena izango du aurrean Jostaldik, laugarren tokian azpeitiarrengandik hiru puntura dagoen Idiazabal Gorrotxategi taldea, hain zuzen ere.

Dantzan.com, euskal webgune berria

Uztarria.com | 2002-02-25 : 21:02 | Taldeak

Eibarko Kezka Dantza Taldeak webgune berri bat jarri du abian, dantzarien eta dantza-zaleen informazio trukea bideratzeko. Pixkat arakatu, eta Azpeitiko bi dantza taldeen erreferentzia batzuk aurkitu ditugu.

 

Lagun Onak bigarrena da sailkapenean, Pasajes eta Tolosarekin batera

Uztarria.com | 2002-02-25 : 12:02 | Kirolak

Lagun Onakeko mutilek garaipen bana lortu zuten asteburuan. Preferente mailan 0-2 irabazi zuten Mutrikuren kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 4-1 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Corella taldearen kontra 1-0 galdu zuten.

Emaitzak: 23164 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1149 1150 1151 1152 1153 1154 1155 1156 1157 1158 1159