Azpeitiko Kultur Mahaia

 

1766ko matxinadari buruzko erakusketa ikusgai da Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-04-20 : 10:35 | Kultura

 

1766ko matxinadari buruzko erakusketa ireki dute gaur, apirilak 20, Sanagustin kulturgunean. Datozen bizpahiru asteetan ikusi ahal izango da duela 250 urte Azkoitian eta Azpeitian izandako matxinadaren kontakizuna oinarri duen erakusketa ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Paradisu Zinema eguna ospatuko dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-04-19 : 17:37 | Kultura

Paradisu Zinema zineklubaren eguna izango da zapatu honetan, apirilak 23. Helduentzako eta gaztetxoentzako egitaraua prestatu dute. Larunbatekoa "ohiko jardunaren amaiera" izango den arren, datozen hilabeteetarako ere "egitarau oparoa" antolatu dutela azaldu digute bertako kideek.

 

Txiki Biran: Goazen paradisu zinemara!

  • Eguna: 2016-04-23
  • Ordua: 16:30
  • Tokia: Soreasu antzokia
  • Antolatzailea: Gazteria Saila, Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin Kulturgunea eta Paradisu Zinema zinekluba

Jon Gurrutxagak Osinalde Sariketako finalean abestuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-04-01 : 09:54 | Kultura

Bihar, zapatua, jokatuko da finala Gabiriako Osinalde elkartean. Bertan arituko da azpeitiarra Maider Arregi, Unai Mendizabal, Eneko Araiztegi, Maialen Akizu eta Haritz Mujika bertsolariekin batera. 

 

Eskerrik asko, Joseba!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-03-29 : 18:26 | Kultura

Joan den ostegunean, martxoak 24, Joseba Irureta Irureta 'Pirulo' hil zen, Antxieta Arkeologia Taldeko kidea ...

»» Erantzunak: 1 (Zakeo)

Bertan behera gelditu da biharko Txiki Biran saioa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-03-11 : 11:33 | Kultura

Biharko, zapatua, antolatu zegoen Txiki Biran egitasmoaren baitako bigarren saioa bertan behera gelditu da, antolatzaileek hala erabakita. 

Hemen dira martxoko mutxikoak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-03-10 : 09:27 | Kultura

Igande honetan, martxoak 13, dantza jauziak egingo ditugu, 12:00etan, plazan. Hileroko usadioari jarraituz, bigarren igandean bilduko gara oraingoan ere mutxikoak dantzatzeko.

 

Dantza jauziak

Txiki Biran: Historiaurrera bidaia!

  • Eguna: 2016-03-12
  • Ordua: 16:30
  • Tokia: Ingurugiro Etxea
  • Antolatzailea: Azpeitiko Udala, Azpeitiko Kultur Mahaia eta Sanagustin kulturgunea

Txiki Biran egitasmoaren bigarren saioa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-03-07 : 11:40 | Kultura

Datorren zapatuan, martxoak 12, izango da Txiki Biran egitasmoaren bigarren saioa, 16:30ean, Ingurugiro Etxean. Hezurren egia erakusketaren bisita gidatua eta Ekainberriko kideeek eskainitako tailer praktikoa izango dira 10 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat. Asteazkena, martxoak 9, baino lehen eman behar da izena. 

 

Jon Gurrutxaga: "Nire burua zukutzen saiatuko naiz, dauzkadan aukeretan sinetsita".

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-03-03 : 09:05 | Kultura

Bihar, ostirala, VIII. Erniarraitz sariketako finala jokatuko da, 22:00etan, gaztetxean. Jon Gurrutxaga azpeitiarra izango da oholtzan, Iguaran, Urteaga, Iturriotz, Mendizabal eta Salegi bertsolariekin batera. Finalaren atarian, Gurrutxaga elkarrizketatu dugu.

 

Eskerrik asko, Nicolas!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-02-22 : 10:33 | Kultura

Nicolas Oteiza Leceta 'Kaito' hil berri da. Besarkada bat eta animoak familiako eta hurbilekoei. Herriko ...

Eskerrik asko, Kontxu!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-02-05 : 13:28 | Kultura

Kultur jardunean erreferente izan den herritar batek utzi gaitu. Mila esker Kontxu, eta besarkada bat ...

Ilusioz eta erronka handiekin ekin dio Kultur Mahaiak 2016ari

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-02-02 : 11:11 | Kultura

Urtarrilaren 28an, osteguna, egin zuen Azpeitiko Kultur Mahaiak talde eta bazkide norbanakoen 2015. urteko batzarra. Iazko jardueraren errepasoa eta 2016ko egitasmoen aurreikuspenak azaldu zituzten, Soreasun sormen espazioa eraikitzea esaterako. Gainera, zuzendaritza berria onartu zuten.

 

'Hezurren Egia' erakusketa zabaldu dute Ingurugiro Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-30 : 14:14 | Kultura

 

Gaur, zapatua, Hezurren Egia erakusketa zabaldu dute Ingurugiro Etxean. Historiaurrea herritarrei ezagutaraztea du helburu erakusketak, bailarako aurkikuntzak azpimarratuz.

11:30ean izan da irekiera hitzordua, eta erakusketaren nondik norako nagusiak ezagutu ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Proiektuaren izaerari eutsiz, urte emankorra izan da 2015a

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-29 : 12:39 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideen urteko ohiko batzarra egin genuen atzo, osteguna, urtarrilak 28. Besteak beste, 2015eko jardueraren berri eman genuen, Kultur Mahaiak eta bere Sanagustin Kooperatibak urtean zehar egindakoa gogoratuz. Hemen duzue laburpena.

Kultur Mahaiak bazkideen batzarra egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-28 : 11:34 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiak bazkideen urteko ohiko batzarra egingo du gaur, 20:00etan, Baigera aretoan.

Kultur Mahaiko bazkideen urteko batzarra

Kultur Mahaiak bazkideen batzarra egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-26 : 12:02 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiak bazkideen urteko ohiko batzarra egingo du etzi, osteguna, urtarrilak 28, 20:00etan, Baigera aretoan.

Miren Garate: "Agertuko dira ekintzaileen kasuak, edota euren egoera berria baikortasunez ikusten dutenenak ere"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-15 : 14:33 | Kultura

Tene Mujika beka irabazi du Miren Garate Zendoiak (Azpeitia, 1985) Ekaitzaren zipriztinak proiektuarekin. Azken urteotako egoera ekonomikoa herritarrei nola ari zaien eragiten azaldu nahi du liburuak. Urtebete izango du orain azpeitiarrak lana idazteko. 

 

Emaitzak: 503 | Orriak: 1 2 3 4 ... 23 24 25 26