Aktualitatea

Lagun Onak taldeak bigarren jarraitzen du preferente mailan

Uztarria.com | 2002-02-04 : 12:02 | Kirolak

Emaitza ezberdinak lortu dituzte asteburuan Lagun Onak futbol taldeek. Mutilek, preferente mailan 4-0 irabazi zuten Irun 1902 taldearen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 3-5 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Leioakoen kontra hutsean berdindu zuten. Hiru partidak etxean jokatu zituzten, Garmendiko zelaietan.

XI. Santo Tomas 2001 Argazki Lehiaketa martxoa arte atzeratu dute

Uztarria.com | 2002-02-04 : 11:02 | Besterik

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XI. Santo Tomas 2001 Argazki Lehiaketako sari banaketa eta erakusketa martxora arte atzeratu dira Antxieta Etxeko berritze lanak direla-eta. Lehiaketako sari banaketa eta erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etarako aurreikusita ziren, baina atzeratzea erabaki da “herrian argazkiekin erakusketa egiteko leku egokirik ez delako une honetan” argazki elkartekoen esanetan.

17 gazte gose greba mugagabean daude Iruñean

Azpeitiko SEGI | 2002-02-03 : 20:02 | Taldeak

Iruñeako eliza batetan 17 gaztek gose greba mugagabeari ekin diote, Segi gazte erakundeak jasandako erasoak salatu asmoz. Eta berauen artean Igor Lopez zestuarra aurkitzen da. Gose grebak irauten duen bitartean hainbat ekimen antolatuko dira herri guzietan, Azpeitian barne.

Joxe Lizaso eta Joxe Agirre kaldereroen kofradiako ohorezko kide

Uztarria.com | 2002-02-01 : 13:02 | Besterik

Atzo iluntzean egin zuten Ardozaleak Elkartekoek eta Juan de Antxieta Musika Eskolakoek kaldereroetarako entseiu nagusia. Aste osoan zehar jardun dira entseiuetan, beraz dena prest dago datorren larunbaterako. Kaldereroen kantu eta zartagi hotsarekin abiatuko dira aurtengo inauteriak. Ardozaleak elkartean egingo dute afaria urtero bezala eta omenaldia ere egingo diete bi herritarrei eta Hungariako Kaldereroen Kofradiako ohorezko kide egingo dituzte, aurtengoan bi bertsolari izango dira: Joxe Lizaso eta Joxe Agirre Oanda hain zuzen.

 

Uztarria herri aldizkariaren ale berri bat banatu da

Uztarria.com | 2002-01-31 : 18:01 | Herria

Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorak, otsaileko herri aldizkariaren alea banatuko du aste honetan bertan. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Kaxiano San Jose egunez omenduko dute Loiolan

Uztarria.com | 2002-01-31 : 16:01 | Besterik

Herenegun zendu zen Kaxiano, Lizartzako soinujolea, Loiola auzoko Sanjosetan omenduko dute Euskal Irrati Telebistak antolatzen duen trikiti jaialdian, martxoaren 19an.

Miren Odriozola zinegotzia buru duen Udalbiltzako ordezkaritzak arazoak Porto Allegren

Azpeitiko Batasuneko Udal Taldea | 2002-01-31 : 16:01 | Besterik

Porto Alegreko (Brasil) Gizarte Foroan parte hartzera joandako Udalbiltzako ordezkaritzak bere partaidetza eragozteko ahaleginak salatu ditu, Miren Odriozola Azpeitiko zinegotziaren ahotik.

Urrestillako alde zaharra hiritartzeko proiektua onartu da

Uztarria.com | 2002-01-31 : 13:01 | Herria

Hiri antolamendu arauetako A.I.U 76 “Urrestilla Hirigunea” hiritartze proiektuaren haserako onespena eman da, eta ondorioz jendaurrean jarri da 15 egunetako epean erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko.

Uztarria.com Topagunearen jardunaldietan aipagai izan da

Uztarria.com | 2002-01-30 : 12:01 | Uztarriaeus

Urtarrilaren 19, Internet eta teknologi berriak herri erakundeentzako baliabide gisa izenburuarekin eskainitako hitzaldian Uztarria.com Azpeitiko herri-ataria adibide gisa aipatu zuen Code & Sintax enpresako Luistxo Fernandezek. Hitzaldiak teknologi berriei nola atera etekina azaltzea zuen helburu, eta Topaguneak antolatutako Euskara Elkarteen Kudeaketari Buruzko Jardunaldietan aztergai izan zen.

Jostaldi Kirolak-Plaza Berri Sport, areto futboleko derbia jokatuko da larunbatean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-01-29 : 19:01 | Kirolak

Jostaldi-Kirolakek, herriko areto futbol taldeak, denboraldiko lehenengo derbia jokatuko du larunbatean etxean. Aurrean Azkoitiko Plaza Berri Sport taldea izango dute azpeitiarrek. Partida arratsaldeko 16.30tan hasiko da Udal Polikiroldegian.

Antxieta Etxea itxita dago berrikuntza lanengatik

Uztarria.com | 2002-01-28 : 15:01 | Besterik

Antxieta Etxean berrikuntza lanak egiten hasi dira, bai teilatuan eta baita barrukaldean ere. Hau dela eta, martxoa arte bertan ez da egingo erakusketarik.

 

Azpeitiko eta Azkoitiko "Tradizio eta Festak" biltzen dituen liburuska FITUR-en

Iraurgi Lantzen | 2002-01-28 : 15:01 | Besterik

FITUR 2002an, Nazioarteko Turismo Ferian, Azpeitiko eta Azkoitiko “Tradizio eta Festak” liburuska turistikoa aurkeztuko da. Bi herrietako turismo aukera promozionatzea helburu duen liburuska Iraurgi Lantzenek, Urola Erdiaren Bultzatze eta Garapenerako Elkarteak, egin du, eta Urola Erdiko turismo aukeren osagarri izan nahi du. Izarraitz mendian informazio panelak era jarri dira Azpeitian turismoa sustatzeko asmoarekin.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Lagun Onakeko futbol taldeek galdu egin dute maila desberdinetan

Uztarria.com | 2002-01-28 : 13:01 | Kirolak

Asteburu txarra Lagun Onak futbol taldeentzat. Preferente mailan 3-0 galdu zuten Trintxerpen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek ere 4-2 galdu zuten Aretxabaletaren kontra. Bi partidak kanpoan jokatu zituzten.

Matrikulazio irekita Mikelts AEK euskaltegian

Mikelts AEK | 2002-01-28 : 12:01 | Besterik

Urtero bezala, otsaileko matrikulazio kanpainari ekin dio Azpeitiko Mikelats AEK euskaltegiak. Matrikulazio epea, otsailaren batean hasi eta 25a bitartean izango da. Ikasle berriak ikasturte hasieratik martxan dauden taldeetan txertatzeko aukeraz gain, talde berriak sortzeko aukera dago.

Miren Odriozola Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan izango da

Azpeitiko Batasunako Udal Taldea | 2002-01-27 : 18:01 | Besterik

Miren Odriozolak, Azpeitiko Batasuneko zinegotzi eta Udalbiltzako Nazioarteko lantaldeko arduradun denak, Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan parte hartuko du datorren urtarrilaren 31a eta otsailaren 3a bitartean.

AEKantuz, euskal kanten bertsioak jasotzen dituen diska atera du AEK-k

aek | 2002-01-24 : 16:01 | Taldeak

AEK-k euskal kanta ezagunekin talde desberdinek egindako bertsioak jasotzen dituen diska bat atera du, AEKantuz.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Irrintzi elkarteko bandera ostu dute

Uztarria.com | 2002-01-23 : 18:01 | Herria

Sansebastian bezperako danborrada ondoren Irrintzi elkarteko bandera ostu zuten, balkoian esekita zegoela. Oraindik ez da banderaren arrastorik.

 

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.com | 2002-01-23 : 12:01 | Uztarriaeus

Urtarril amaierarako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

EGHAM-Gipuzkoak "Homosexualitatearen Historiara Gerturatzen" ikastaroa antolatu du.

EGHAM-Gipuzkoa | 2002-01-23 : 12:01 | Taldeak

EGHAM-Gipuzkoak "Homosexualitatearen Historiara Gerturatzen" gaia duen ikastaroa antolatu du. Ikastaroa datorren larunbatean hasiko da, urtarrilaren 26an, Donostiako Ernest Lluch kulturgunean, eta Sejo Carrascosak emango du.

Manolo San Juan tailagileari eman diote Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma

Uztarria.com | 2002-01-23 : 11:01 | Herria

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen iniziatibaz sortutako epaimahaiak, aurtengo "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma" Manolo San Juan tailagileari eman dio.

 

Emaitzak: 23164 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1152 1153 1154 1155 1156 1157 1158 1159