Genero indarkeria salatzeko elkarretaratzea

Uztarria.eus 2009ko urt. 22a, 12:16

Azpeitiko Bilgune Feministak deituta, Baionako emakumearen erailketa salatzeko elkarretaratea egin zuten atzo (asteazkena). 'Emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartu!' lelopean, arratsaldean ikastetxeetan egin zituzten elkarretaratzeak (argazkian); 19:30ean plazan bildu ziren emakumeen aurkako indarkeria salatzeko.