Lagun Onak-ek mendian hasi du urte berria

Uztarria.eus 2009ko urt. 5a, 13:16

Lagun Onak Mendi Bazkunak urte zaharra mendian amaitu eta urte berria mendian hasi du. Urte Zahar egunean 20 lagunek Aizkorrira mendi irteera egin zuten, eta bertan turroia jan eta txanpaina edateko aukera izan zuten. Urte hasieran, berriz, Erlora joan ziren, eta euskal presoen eskubideen aldeko argazkia atera zuten bertan (goikoa).