San Eloi festak Landetan

Uztarria.eus 2008ko abe. 2a, 10:44

Larunbatean hasi eta igandera arte San Eloi festak ospatu zituzten Landeta auzoan. Bertso-afariarekin eman zioten hasiera jaiari, larunbatean. Igandean, berriz, herri kirol jaialdia eta auzoko erretiratuen bazkaria izan ziren. Harri-jasotzen Goenatxo II.a eta Aimar Irigoien jardutekoak ziren, baina errezildarra besoko minez zegoela eta haren ordez Jokin Eizmendi zarauztarrak jardun zuen. Aizkoran, Martin Mendizabal landetarra ere aritu zen, osabarekin batera. Argazkian, herri kirol emanaldia.