Euskal Herria selekzioaren alde

Uztarria.eus 2008ko abe. 17a, 17:28

Naziotasun Jardunaldiak antolatu ditu egunotan Villabonako Bai Euskal Herriari ekimenak, eta atzo (asteartea) hasi ziren Mikel Labaka Realeko jokalariak eta Egoitz Askasibar ESAITeko koordinatzaileak emandako 'Nazio bat, selekzio bat, federazio bat' solasaldiarekin. 165 futbolarik euskal selekzioaren eta 'Euskal Herria' izenaren alde agiria atera zuten duela hilabete, eta Labakak berretsi egin du apustu hori egiten segitzen dutela. Argazkian, Labaka eta Askasibar, atzo. ('Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza'). Informazio gehiago