'Euskaraz bai' ekimenaren alde

Uztarria.eus 2008ko abe. 1a, 10:40

Azpeitiko euskalgintzak eta Kontseiluak ekitaldia egin zuten elkarrekin, ostiralean, Gizarte Erakundeen Kontseiluaren 10. urteurrenaren harira. Abenduaren 13an, Barakaldoko BECen Kontseiluak egingo duen jaialdian parte hartzeko dei egin zieten herritarrei. Horrekin batera, 'Euskaraz bai' adierazpena irakurri zuten eta atxikimendua emateko aukera izan zen sanagustinpean. Argazkian, jendea atxikimendua ematen udaletxeko arkupetan. Informazio gehiago