Azpeititik ere elkartasuna, gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoari

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mai. 15a, 10:45
Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako eta Azpeitiko Gaztetxeko kideok elkartasuna eta animoak helarazi nahi dizkiegu gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz preso politikoari eta espetxeetan nahiz kaleetan haren borrokaldira batu diren guztiei. Maiatzaren 5ean hasitako protesten harira espetxeko zuzendaritzaren eta kartzelazainen partetik jasandako mehatxuei gose eta egarri grebaren bitartez erantzun die Ruizek.\ \ Bost dira kartzelatik egindako aldarrikapenak: \ \ 1- Preso gaixoak eta zigorra ia osorik bete dutenak aske uztea. \ 2- Bisitak jasotzeko eskubidea betetzea.\ 3- COVID-19arekin ez kutsatzeko materiala izatea. \ 4- COVID-19a hautemateko probak egitea. \ 5- Senideren bat zenduz gero beilatokira edo hilerrira joan ahal izatea. \ \ Gaurkoa bosgarren gose eta egarri greba eguna du Ruizek, eta jakinarazi duenez, oraindik ez du medikuaren bisitarik jaso. \ \ Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan zabaldu dira greban dagoen preso politikoaren aldeko elkartasun keinuak, eta zenbait herritan mobilizazioak deitu dituzte. Ondarroako lau gazte ere gose eta egarri grebara batu dira. Azpeititik babesa erakusteko, sare sozialistako eta Gaztetxeko zenbait kidek argazkia atera genuen atzo. \ \ Salbuespen egoerak ez du elkartasuna etengo. Amnistia ipar, zuekin gaude!