Iraurgi Berritzenek koronabirusari aurre egiteko neurriak hartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 16a, 08:55
Koronabirusa eragiten ari den ondorioen aurrean, eta erantzukizunez jokatzeko xedez, prebentzio neurriak hartu ditu Iraurgi Berritzenek. Besteak beste, langileen gehiengoak etxetik lan egitea eta Azkoitian duen bulegoaren ordutegia aldatzea erabaki du.\ \ Iraurgi Berritzenek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu hain ezhoikoa den egoera honetan. Horretarako, Azkoitiko bulegoa zabalik izango du 08:00etatik 14:00etara. \ \ Edonola ere, gomendagarria da joan-etorriak saihestea, eta egin beharreko izapide edo kontsultak telefono edo helbide elektroniko bidez egitea. \ \ Harremanetan jar zaitezkete: \ \ info@iraurgiberritzen.eus\ Iraurgi Berritzen: 943 85 11 00\ Enplegu zerbitzua: 943 08 34 69\ \ Neurria aurreko ostiralean sartu zen indarrean, eta martxoaren 29ra arte luzatuko da momentuz. Hartzen diren erabaki berrien berri informazio puntuala ematen joango da Iraurgi Berritzen.