74 laguneko taldea Izarraitzi itzulia...

74 laguneko taldea Izarraitzi itzulia emateko.\ \ Argazki galeria ikusteko:\ \ https://flic.kr/s/aHsmKYwhfU\ \ Bideoa ikusteko:\ \ https://vimeo.com/387156447\ \ Goizeko 8:00 tan herriko plazan 74 laguneko taldea osatu gara Izarraitzko itzulia osatzeko asmoz. Eguraldi ona gauden garairako, ibiltzeko tenperatura egokia eta ikuspegiak ere ikusten ziren.\ \ 2020 urteko Lagun Onaken egutegian Urtarrilean eta Otsailean herri inguruko bi ibilaldi antolatu dira, aurrenekoa larunbat honetakoa.\ \ Komuntzotik gora aurrena, Xoxoteko ohiko bidean gora iritxi gara Urreta- Lastaola-Alabier bidegurutzera.\ \ Azken honetara jarraitu degu eta Aitz Bakar azpikaldetik eta Oranda baserrien gainekaldeti k iritxi gara Ondarbasora. Jarraian Soldadusorotik pasata Goltzibarrera. Iada Izarraitz atzekaldera pasatuta ginen.\ \ Hamaiketarako Attola zarrren ginen eta bertan egin degu goiz parteko egonaldi luzea indarrak berreskuratzeko.\ \ Ibilbidean aurrera jarraituaz Attolako aparkalekura igo gara eta Bide Gorrira. Hemen behera Aitza baserrira. Azkoitia behekaldean ikusten genuen.\ \ Iada berriro Izarraitzen aurrekaldetik Arana, Pikua baserriak pasatuta Goikosaletxera iritxi gara.\ \ Bertatik Urreta baserrira iada Azpeitia behekaldean ikusten genuela. Berriro gorakoan erabili degun Xoxoteko ohiko bidetik jeitxi gara herriko plazara ordubiak ingururako.\ \ Iha hogei kilometroko ibilbide polita osatuta, Otsaileko Izazpiko ibilaldiaren zain.