Gabon jaien inguruan sortzen den...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 10a, 10:05
Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Erregetako Zozketa antolatu ospatu dute beste urte batez. Zozketa honen bidez, herriko merkataritza sustatzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte Udalak eta Bertanek.\ \ Horretarako, abenduaren 26tik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu zitzaizkien herriko dendetan erosketak burutu zituztenei. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek zenbaki saridunak atera zituzten, 500€ko hiru erosketa bono oparitzeko.\ \ Dagoeneko agertu dira zenbaki sarituen nagusiak eta jaso dituzte sariak. Nagore Odriozola, Matxin harategian banaturiko 21852 zenbakiaren jabea, Leire Arakistain, Etxaun delicatessen denda banaturiko 30223 zenbakiaren jabea eta Iker Amenabar, Naiart dendan banaturiko 30858 zenbakiaren jabea izan dira zorionekoak. Herriko saltokietan gastatzeko 500€ko erosketa bono bana lortu dute.