'Ondo egotea gure esku dago' izenburupean, solasaldia izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 6a, 08:40
Kale giroan alferrikako kontutzat izan ohi da kontu hau. Jakin beharrekoak badakizkigula eta, alferrikakotzat izan ohi dira, \"gogo osaketa\" kontuak. Erlijioarenak direla ere pentsatu ohi da. Baina guztion ahalmenaren eta gaitasunaren erabileraren trebetzean datza. Zeu ere gogoarekin jardunean ari zara une oro. Betiko gaia eta beti berria den kontua da, bizia bera bezela.\ \ Gizakiok kanpotik datorkigunaz piztu ohi dugu gure barnea. Pizturik dugu bakoitzak bere ikuskera. Kanpokoan, kalean, eskolan eta abarretan aukeratutakoaz osatzen dugu gogoan dugun ikuskera. Eta osaketa horren menpe bizi gara. Bakoitzaren bizia, osaketa horren emaitza da. Gustura al zaude? Gustura al nago? Hori da benetako galdera. Zeuk dakizu erantzuna.\ \ Badago zer jakinik guztion barnerako bidean. Bakoitzarenean elkarrekin sakontzeko saiakeraren berri izan nahi duzuenok ostegunerako gonbidapena jaso ezazue, eta etor zaitezte. 18:30ean izango da solasaldia, Sindikatu Zaharrean. Gehiago jakiteko deitu: 629 39 12 18 telefono zenbakira.