Azpeitiko Argazki Elkarteak aurten ere argazkilaritzari buruzko beste ikastaro bat antolatzea erabaki du. Argazkilaritzako oinarrizko teknikak erakutsiko dira ikastaroan, Reflex kamera digitala erabilita.\
\
Ikastaroan izena eman nahi dutenek 'aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com' helbidera mezu bat bidali beharko dute. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da. Jende kopurua mugatua da (20 pertsonakoa), eta beti bezala, aurrena idazten dutenek izango dute lehentasuna. Izen-ematea 60 euro ordaindu beharko da. \
\
Urtarrilaren 22tik martxoaren 11ra bitartean eskainiko du tailerra AAEk, asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era. Martxoaren 8an irteera praktikoa egingo dute parte-hartzaileek. Guztira, 20 orduko iraupena izango du ikastaroak. Saioak Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian izango dira, Dinamoa sormen guneko aurreneko solairuan.\
\
Oharra: norberak eraman behar du kamera ikastarora (kamera reflex digitala). Saioak euskaraz izango dira.