Kantujira taldearen eskertza Azpeitiko herriari

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 30a, 20:08
Abenduaren 26an arratsaldez kantuz aritu ginen Sanagustin kulturgunearen aurreko arkupean, eta kantuz lagunduta jarri genuen salgai inprentatik ateratako lehen liburu multzoa. Azpeitiko jendeak oso harrera ona eman dio Azpeitiko Kantujira taldeak egindako lanaren ondoren atera ditugun liburuxkei, eta gure esker ona azaldu nahi dugu idatzi honen bitartez. \ \ Abenduaren 26rako atera genituen ale guztiak saldu genituen, baina orduz geroztik ere jendea eskean etorri zaigu, egun horretan ezin izan zutelako liburuxka erostera etorri. Eskaera horri erantzuna eman nahian erabaki duguna da abenduaren 31n berriro ere mahaitxoa jartzea Sanagustin aurreko arkupean beste liburuska multzo batekin. 11:00etatik 13:00etara egongo gara bertan nahi duenari gure liburuska eskuratzeko aukera eskaintzen, 5 euroren truke. \ \ Urteari bukaera kantuz ematea baino modu hobeagorik...