2019ko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallyko sari banaketa egin dute

2019ko Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa egin genuen larunbat arratsaldean Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Ohitura dugun moduan, sariak banatu aurretik, rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusteko aukera izan genuen. Juan Ramon Llavorik irabazi zuen argazki lehiaketako lehen saria.\ \ Nahi duenak gure webgunean ikus ditzake sari banaketako argazkiak eta irabazleen argazki bildumak: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1207-2019ko-mendi-eta-udazkeneko-argazki-rallyko-sari-banaketa. \ \ Zorionak saridun guztiei, eta eskerrik asko bertara gerturatutako guztioi.