Iker Aizpuru oso ondo Polonian

Iker Aizpuru taldekidea Polonian izan da Winter Polish Open Sariketan parte hartzen, Espainiako Igeriketa Egokituko selekzioarekin.\ \ Bost probatan lehiatu da, eta oso emaitza onak lortuta etorri da etxera. Lau marka pertsonal eskuratu ditu, eta aurreko postuetan ibili da Iker. Hona hemen emaitzak:\ \ • 50 librean, 28\"36 denborarekin marka pertsonala, 19. postua eta bere kategorian 5. postua.\ • 100 librean, 1'02\"70 denborarekin marka pertsonala, 16. postua eta bere kategorian 5. postua.\ • 100 bizkarrean, 1'10\"73 denbora, 11. postua eta bere kategorian 5. postua.\ • 100 tximeletan, 1'10\"35 denborarekin marka pertsonala, 8.postua eta bere kategorian 3. postua.\ • 200 estiloetan, 2'35\"83 denborarekin marka pertsonala, 10.postua eta bere kategorian 4. postua.\ \ Zorionak Iker eta segi lanean!