Lanak eginda Oñatin eta Legazpin

Lanak eginda Oñatin eta Legazpin.\ \ Kimuen bigarren jardunaldia zen Legazpikoa, eta antzeman egin zen. Igerilari batzuek denborak hobetu zituzten normala den bezala; beste batzuek, ordea, ezin izan zuten beren marka hobetu. Horrek aurpegi tristeak sortu zituen arren, beste gauza batzuk ikasteko emaitza ere izan zen.\ \ Oñatiko txapelketan, aldiz, igerilari askorentzako aurtengo lehenengo jaurdunaldia izan zen, baina beste askorentzako beren lehenengo txapelketa izan zen. Urduritasuna airean zegoen, baina igerilariak ondo entrenatuta zeuden. Hori dela eta, lan bikaina egin zuten gure benjamin gaztetxoek zein benjamin helduenek.\ \ Zorionak denoi eta hurrengo jardunaldia prestatzeko hasi egurra ematen!