Benjaminek eta alebinek lehiaketak izango dituzte zapatuan

Zapatu honetan, bi hitzordu ditugu:\ \ Alde batetik, benjaminek lehenengo jaurdunaldia daukate Oñatin. Oñatira denok batera joateko, Azpeitiko igerileku aurrean geratuko gara 13:30tan. Txapelketa 15:30etan hasten da eta gure txikitxoek honako probak burutuko dituzte; 2011-2010 urtekoak 50metro krol edo 100metro krol egingo dute erreleboak 6x25metro bizkar izango direlarik. 2009-2008koak berriz, 200metro krol edo 100metro krol eta 50metro bizkar egingo dute erreleboak 4x50metro bizkar direlarik.\ \ Beste aldetik, alebinen bigarren jaurdunaldia dago Legazpian. Igerilari hauek Azpeitiako igerileku aurrean 14:30etan egon beharko dute beroketa 15:30etan egin ahal izateko beraien txapelketa 16:30etan hasten baita. Kasu honetan 200metro bizkar eta 100metro krol izango dira burutu beharreko probak, gure neskak aparte 4x200metro kroleko erreleboak ere gauzatuko dituztelarik.\ \ Animo danoi!