Igandean izango da Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. Argazki Rallya

Urtero legez, Mendiko ta Udazkeneko Argazki Rallya antolatu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean. Mendiko rallyaren XXIV. edizioa izango da, eta Udazkenekoaren XXX.a. Igandean izango da aurtengo rallya.\ \ Lehiaketan parte-hartzeko izena rallyaren igandean bertan beharko da, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Soreasuko Dinamoa sormen gunean). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat dituen edonork parte har dezake rallyan. Helduek hamar euro ordaindu beharko dute, eta 16 urtetik beherakoek, doan parte hartu ahal izango dute.\ \ Lagun Onak mendi bazkunako kideek diseinatutako ibilbidean barrena, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek jarritako gaien araberako argazkiak atera beharko dituzte partaideek. Horiek mendizale batzuk izango dituzte bidelagun bilbidean zehar. Ibilbidearen erdia egitean, hamaiketakoa egin ahal izango dute parte-hartzaileek, indarrak hartzeko eta ibilbideari berriro ekiteko. Rallya 13:30ean amaituko da, Azpeitiko plazan txartelak ordenagailuetan hustuta.\ \ Argazkilari bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, eta aukeratutako argazkiak azaroaren 10erako bidali beharko ditu, 'argazkiakaae@gmail.com' e-posta helbidera. Mezuan, partaidearen izena, artxiboaren izena eta gaiaren zenbakia zehaztu beharko dituzte argazkilariek.\ \ Epaimahaiak rallyko emaitzak eta sailkapena adosten dituenean egingo dute sari banaketa ekitaldia. Hain zuzen ere, azaroaren 23an izango da sari banaketa eta argazki bildumen proiekzioa, 18:30ean hasita, Lagun Onak mendi bazkunaren egoitzan (Elizkale, 21).