Loreen lekuan, perretxikoak

Herritar batek bidali du honako argazki hau Uztarriara, Pablo V. auzunean perretxikoak agertu direla eta. Harridura agertu du herritarrak; izan ere, dozenatik gora perretxiko ikus daitezke auzuneko parke bateko lorategian.