96 lagunek amaitu dute Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen zortzigarren eta azken etapa

96 laguneko taldea GR-38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko 8. eta azken etapa burutzeko.\ \ 7:00 tan Azpeitian irten eta Biasterira autobusez.\ \ Bertan 9:15 inguruan ekin zitzaion ibiltzeari, aurretik 19 km. Hasieran Biasteriko aintziretatik barrena eta ondoren bertako mahastietan zehar joaten da ibilbidea.\ \ Eguraldi bikaina oinez ibiltzeko egun guzian zehar, uneren batean tanta gutxi batzuk egin bazituen ere. Aipatu beharra dago ekintza guzian izan degun suertea eguraldiarekin.\ \ El Campillarren ginen 11:30 inguruan eta hemen egin genuen eguneko geldialdia indarrak errekuperatzeko.\ \ Mahastietatan aurrera egin genuen ibilbidean 13:30 tan Oionera iritxi arte. GR-38 amaituta argazkiak atera eta denbora bat izan genuen Oionen. 14:30ean LogroƱoko El Embarcadero jatetxera bazkaltzera. Giro ezin obean jan eta edan genituen bertan zerbitzatutakoak eta amaieran oroigarri banaketa.\ \ Urtarrilean hasi eta Urrirarteko GR-38 ko ibilbide osoa burutu duten 24 laguni Lagun Onak M.B. k txaketa bana oparitu zien. 20:30 inguruan Azpeitain ginen guziok.\ argazki guztiak ikusteko.