Izarraitz igeri elkarteak bere eguna ospatuko du zapatuan

Denboraldi zaharrari agur esan eta berria ilusioz zein indarrez hasteko, larunbatean Izarraitz igeri elkartearen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako honako ekintza hauek antolatu ditugu:\ \ - 15:30ean, igeriketa jaialdia egingo dugu Izarraitz elkartea osatzen dugun guztion artean (igerilari, entrenatzaile, guraso...), igerilekuan.\ \ - 20:00etan, poteoa Sanjuandegi auzoan.\ \ - 21:15ean, afaria izango da Ongi Etorri jatetxean. Izena emateko orria igerilekuko sarreran dagoen kortxoan egongo da gaur arratsaldeko 20:00ak arte.\ \ Anima zaitez, eta parte hartu!