Egitarau oparoarekin dator XI. Zezen Beltz Asteburua

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 2a, 11:31
Urriaren 12an eta 13an izango da aurten XI. Zezen Beltz Asteburua, eta oparoa izango da egitaraua: izan ere, bi egun horietan sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix solidarioa, helduen entzierroa, zezen bolaztatuak eta txahal saiheski nahiz oilasko erretzea izango dira.\ \ Grand Prix solidarioa hilaren larunbatean izango da zezen plazan, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Bildutako dirua duchenne gaixotasuna duen Iren haurrari laguntzeko izango da. Sarrerak\ \ Hona hemen, egitaraua:\ \ Urriak 12, zapatua\ \ 12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.\ \ 17:00. Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat. Grand Prixean bildutako dirua duchenne gaixotasuna duen Iren azpeitiarrari laguntzeko izango da.\ \ Sarrera: 3€. Aurrez ohiko tokietan eta egunean bertan zezen plazako leihatilan salgai.\ \ Urriak 13, igandea\ \ – 12:30: sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.\ \ Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.\ \ Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.\ \ – 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.