'Pirinioetako txoko batzuk' erakusketa, Urola Expres tabernan

'Pirinioetako txoko batzuk' izenburupean, argazki erakusketa zabalduko dute datorren ostiralean, irailak 6, Urola Expres kafetegian. Tabernako hormetan Azpeitiko Argazki Elkarteko Juan Mari Ibarzabalek eta bere bi lagunek –Klemente Arrue eta Manolo Etxaniz 'Kinttela'– ateratako argazkiak izango dira ikusgai hilaren 23ra bitartean. Hiru lagun horiek pasatu berri den abuztuan Piriniotara egindako bidaian ateratako hainbat argazkiak jarriko dituzte erakusketan.