16 urtez azpikoen Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zen joan den zapatuan Donostiako Anoetako estadioan, eta bikain aritu ziren bertan Xeye atletismo elkartearen ordezkariak.\
\
Hain zuzen ere, domina bana irabazi zuten Ainara Tena eta Uxue Ortega azpeitiarrek: Tenak zilarra irabazi zuen 600 metroetako lasterketan, eta Ortegak brontzea, 1.500 metroko oztopo lasterketan.\
\
Argazkian, ezker eskubi, Ortega eta Tena, lortutako dominak soinean dituztela.