Biharko kargu-hartzera eta luntxera gonbidatuta zaudete

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 14a, 11:37
Azpeitiarren 4.489 botoei esker, hamar ordezkari izango ditugu aurrerantzean Azpeitiko Udalean. Hori dela-eta, biharko kargu-hartzera eta ondoren egingo dugun luntxera gonbidatu nahi zaituztegu. 12:00etan izango da kargu-hartzea, udaltxeko pleno aretoan; eta, ondoren, Sanagustinen egingo dugu luntxa. \ \ Ilusio handiz gaude azken zortzi urteetan eginiko lanari jarraipen txukuna emateko. Aldi berean, bide berri baten hasiera ere irudikatzen dugu, hautetsi berriekin zein esperientzia pilatu dutenekin. Horrela, Eneko Etxeberria alkateak Nagore Alkorta alkategaiari igaroko dio alkate testigantza. \ \ Herri hau aldatzen jarraituko dugu, eta gurekin konfiantza izan duzuen guztiak nahi zaituztegu gonbidatu biharko hitzordura. \ \ Zurekin Azpeitia gara.