Pablo Perez, Irurena Group argazki lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 3a, 09:58
Lehiaketako argazki onenaren saria, berriz, Valen Garciarentzako izan zen, 'Leadership' argazkiarekin, albiste honetan ikusgai dagoen argazkia.\ \ Irurena Groupek Azpeitiko Argazki Elkartearen laguntzarekin antolatutako lehiaketaren epaimahaia joan zen maiatzaren 28an elkartu zen, lehiaketan parte hartu zuten 24 argazkilarien 139 argazkiak ikusteko eta puntuatzeko. Epaimahaiak hala erabakita, honako hauek dira lehiaketaren irabazleak:\ \ 1. bilduma onena: Pablo Perez.\ 2. bilduma onena: Juan Mari Ibarzabal.\ 3. bilduma onena: Joxean Ulacia.\ 4. bilduma onena: Angel Olabarria.\ 5. bilduma onena: Alberto Beloki.\ 6. saria: Julian Ruiz.\ 7. saria: Carlos Mediavilla.\ 8. saria: Valen Garcia.\ 9. saria: IƱaki Etxenagusia.\ 10. saria: Oscar Baile.\ Argazki onena: Valen Garcia, 'Leadearship' argazkiarekin.\ \ Eskerrik asko, lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, eta gogoratu sari banaketa eta argazki proiekzioa ekainaren 8an, 13:00etan izango dela, Basazabal jauregian. Denok zaudete gonbidatuta.\ \ Irabazlearen argazkiak gure webgunean dituzue ikusgai: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/lehiaketak/1130-pablo-perez-irurena-group-argazki-lehiaketako-irabazlea