102 lagun GR-38 Ardoaren eta...

102 lagun GR-38 Ardoaren eta Arrainaren bideko 5. etapa burutzen.\ Goizeko 8.00 irten genuen autobusez Urbinarantz. Eguraldia triste xamarra goizean, fresko, ateri bazegoen ere.\ 9:15 inguruan ekin zion talde mardulak ibiltzeari. Hasieran bertan izan zuten partaideek eguneko igoerarik haundiena. Igoera txikia gaindituta Urbinako tontorrera iritxi ginen. Bertatik ikuspegi paregabea. Alde batera aurreko etapan pasa genuen ibilbidea Legutian ingurua eta urtegia. Beste aldera berriz egunean igaro behar genuenaren ikuspegia Ulibarri Ganboako urtegian zehar.\ GR-38 jarraituaz aurrera eginda Amarita auzora lehenik eta 11:00 ingururako Mendibil auzora iritxi ginen. Azken honetan egin genuen hamaiketakoa egiteko geldialdia.\ Indarberritua Arroyabe ondotik aurrera . Eguraldia egunean zehar hobetzen joan zen . Zerua garbitzen, tenperatura gora...\ Arbulu auzora iritxi gien eta ondoren Argomaniz ingurutik pasatu ostean Oreitia auzora. Hasierako asmoa bertan geldialdia egitea bazen ere denboraz uste baino hobeto genbiltzalako bazkaltzera Estibalitzera iristea erabaki genuen.\ Taldea 14:45 ingururako Estibalitzen zen 22 Km ibilia burutu ostean. Aratsaldeko 16:30 ipini zen ordua autobusean herira itzultzeko. Bitartean jendeak bazkaldu, Estibalitz ezagutu eta abar egiteko aukera zian zuen.\ 17:45 inguruan jendea herrian zen.\ 6. etapa Ekainaren 15 ean izango da, Estibalitz eta Albaina artekoa. 23 Km.\ Argazki galeria ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHskUwdt89