Javier Bastida, Sokamuturra 2019 Sari Herrikoiaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 3a, 13:37
Urtero bezala, aurtengo inauterietako Sokamuturra Argazki Lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten. Boto denak kontatu ondoren, jakin dugu Javier Bastidaren argazkiak lortu zituela boto gehien; beraz, berarentzat da Herritarrek Hautatuako Saria. Guztira 181 boto izan ziren, Javier-en argazkiak 15 boto lortu zituelarik.\ \ Argazki irabazlea 'Badoa!' izenekoa izan da. Zorionak Javier!\ \ Bestalde, botoa eman zuten guztien artean zozketa egin genuen, kopien irabazleak zeintzuk izango ziren jakiteko. Honako hauek izan dira zortedunak: Mattin Arakistain, Aritz Orbegozo, Usoa Etxeberria, Antton L. Merino, Maite Agirre, Aitor Agirre, Ane Bereziartua, Gorka Agirre, Ana Jose Arruti eta Oier Nuñez. Kopiak prestatu bezaian laster, beraiekin jarriko gara harremanetan, argazkia jaso dezaten.\ \ Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzuenoi.