Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Azpeitian

Zapatuan, apirilaren 13an, igeriketa egokitutako Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:30ean hasiko da txapelketa.\ \ Gure taldetik, Ander Idoetak, Lander Uriak, Jurdan Arakistainek eta Iker Aizpuruk parte hartuko dute.\ \ Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatuko du txapelketa, Izarraitz igeri elkartearen laguntzarekin. Beste behin ere, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, haren laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako halako lehiaketak antolatzea. Era berean, beste behin ere barkamena eskatu nahi diegu igerilekuko erabiltzaileei, txapelketaren eraginez zapatu arratsaldean sortuko ditugun eragozpenengatik.\ \ Zorte on guztiei eta egurra!