Gaztetxeko Bertsio Gaua antolatzeko bigarren bilera izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 2a, 12:52
Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Bertsio Gaua antolatzeko bigarrengo bilera izango da bihar, asteazkena, gaztetxean bertan. Batzarra 19:00etan hasiko da, eta bertan hizpide izango dira, besteak beste, antolakuntzari lotutako zenbait kontu eta emanaldiaren inguruko xehetasunak. Bertsio Gauean parte hartu nahi duten lagunek batzarrera agertu beharko dute, guztien artean erabakiko direlako antolakuntzari lotutako kontutak.\ \ Bertsio Gaua apirilaren 13an izango da, larunbatez.