Bertanenen Maiteminduen Eguneko zozketak badu irabazlea

Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatu zuten joan den astean. Egitasmo horren barruan, bezeroei arrosak oparitzeaz gain, Zumaiako Zelai talasoterapian afaria, gaua, gosaria, hidromasaje zirkuitua, lokatz eta alga tratamendua eta masaje erlaxagarria zozkatu zuten, eta gaur jakinarazi dute nor izan den irabazlea. Pepi Unsain izan da zorionekoa, Gotain lurrindegian eginiko erosketagatik. Haren alaba Estik jaso du saria.