Azpeitiko saltokiek Maiteminduen Eguna ospatuko dute

Bertan merkatari elkarteak Maiteminduen Eguna dela eta, maitasunez betetako ekintza bat egingo du datozen egunetan. Bihar, osteguna, elkarteko saltokiek arrosak oparituko dizkiete bezeroei, herriko saltokietan erosketak egitea eskertzeko.\ \ Aldi berean, otsailaren 14an, 15ean eta 16an Bertaneko saltokietan erosketak egiten dituztenek bi lagunentzako plan erromantiko baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Zumaiako Zelai talasoterapian afaria, gaua, gosaria, hidromasaje zirkuitua, lokatz eta alga tratamendua eta masaje erlaxagarria eskuratu ahal izango dituzte.\ \ Egitasmoarekin bezeroei maitasuna transmititu nahi diete Azpeitiko saltokiek, erosleak zaintzeak duen garrantziaren jakitun baitira.