Mendizaleen tabernako erakusketa berritu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Aste honetan berritu dugu Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan jarritako argazki erakusketa. Oraingoan ere elkarteko argazkilarien irudiak ikusi ahal izango dira bertan: Valen Garciarenak, Juan Carlos del Pozorenak eta IƱigo Olarterenak, hain zuzen. Nahi duenak martxoaren 14a arte izango du argazki berriak ikusteko aukera.