Sokamuturra eta zezen txikiak izango dira igandean

San Sebastian jaiak bukatu badira ere, etzi, igandea, zezen txikiak eta sokamuturra izango dira. Goizean, umeentzako sokamuturra eta zezen txikiak izango dira. Hain zuzen ere, 12:00etan sokako zezena aterako da Erdikaletik, eta 13:00 arte zezen txikiak eta poniak izango dira plazan. Arno ganadutegiko zezenak izango dira goiz eta eguerdiko egitasmoetan. \ \ Arratsaldean, berriz, helduen sokamuturra izango da. 16:30ean hasita, herrigunean izango da, 20:00 arte, eta Bergarako Zezenak ganadutegikoak izango dira sokamuturrean aterako dituzten zezenak.