Azken urtetan ohi bezala mendian...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 3a, 10:49
Azken urtetan ohi bezala mendian amaitu eta hasi genuen urtea.\ Bi irtera bikain.\ Urtezar egunean Aitzkorrin izan ginen 23 lagun. Goizeko 7:00 tan herritik irten eta Otzaurtera joan ginen.\ Bertatik San Adrianera eta ondoren Aitzkorriko tomtorrera. Lauko talde bat tontorra egin gabe Oltzako txaboletatik barrena Urbira pasa zen.\ Aitzkorriko tontorrean jende asko ta asko. Eguraldi bikaina. Txanpan, turroi... dastatu ondoren Urbira. Hemen geldialditxo bat egin eta Arantzazura\ 15:00 ingururako goiz pasa ederra burututa Azpeitian ginen.\ Bertako argazkiak ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHskLx2w3B \ \ Urteberri egunean berriz Erlora igo ginen. Goizean eguraldiak duda batzuk sortzen zizkigun arren goizeko beatzitan Enparantzatik irten eta Xoxoteko ohiko igoera egin genuen Azketaraino.\ Juxtu bertan eguraldi aldaketa. Lainoartetik irten eta eguzkitara, baita tenperaturan ere gorakada txiki bat. Erloko tontorrean izugarrizko giroa, bai jendearena eta baita eguraldia ere.\ Argazkigintza gustatzen zaionak aukera ederra izan zuen pillo bat ateratzeko.\ 11:00 tan Euskal Presoan aldeko argazkia atera zen eta hortik aurrera bakoitza bere erara jeisteari ekin zion. Nahiz eta pena ederra ematen zuen berriro Azketa aldean laino artera sarzteak.\ Erloko argakiak ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHsmyrMSKB