'Al filo de lo imposible' izenburupean hitzaldia izango da datorren asteartean Soreasu antzokian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 4a, 10:03
Mendi Astearen barruan, 'Al filo de lo imposible' izenburupean, hitzaldia izango da datorren asteartean, Soreasu antzokian, 20:30ean hasita. Sebastian Alvaro sortzaile eta zuzendariak aitortza egingo die saioan parte hartu zuten euskal mendigoizaleei, eta bertan izango dira horiek. \ \ Besteak beste, Soreasun izango dira Javier Alondo, Juan Jose San Sebastian, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Iker Pou, Eneko Pou, Josu Bereziartua, Alex Txikon, Iñaki San Vicente, Edu Etxeverria, Adolfo Medinabeitia eta Pitxi Eguillor, baita proiektuan parte hartu duten beste hainbat lagun ere.\ \ Ondoren, Sebastian Alvarok eta Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak argitaratu berri duten 'La vida en el limite de la vida' liburua aurkeztuko dute. Doakoa izango da ekitaldia.