Datorren astean banatuko dituzte Errigorako saskiak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 28a, 11:29
Errigorako saskiak iritsi dira Azpeitira, eta datorren astean egingo da horien banaketa. Saskia Orkatz kultur elkartean, Elkargunean, Baigeran eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eskatu dutenek izena eman duten toki berean jaso beharko dute.\ \ Interneten eta Elikagunean eskatu dutenek, berriz, Azoka Plazako Elikagunean jaso beharko dute beraien saskia, datorren astelehenetik larunbatera bitartean, Elikagunearen ordutegiaren barruan.\ \ Saskiak eskatu dituztenei epeak eta lekuak errespetatzeko eskaera egin die Elkar-ekinek, horrek gure lana asko errazten duelako.