Euskararen aldeko jaialditxoa izango da ostiralean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 27a, 10:08
Elkar-ekin taldeak bat egin du Euskaraldiarekin, eta egitasmoak proposatzen duen ariketa soziala modu praktikoan garatzen ari da egunotan Elkargunean. \ \ Elkargunean txandak egiten ari diren pertsonek \'ahobizi\' papera hartu dute, eta paper horrekin jarraitzea helburutzat hartu dute Elkar-ekineko kideek aurrerantzean ere. \ \ Horrez gain, ostiral honetarako jaialditxo bat antolatu du Elkar-ekinek Soreasuko Elkargunean, 19:30etik aurrera. Besteak beste, Imanol Albizuren bertsoak, Maialen Etxanizen testuak eta Onintza Agirreren doinuak denon gozagarri izango dira jaialditxoan. Jatorri ezberdinetako herritarrek euskararekin izan duten harremana nolakoa izan den ere azalduko dute bertan. \ \ Jaialditxoaren ondoren janaz eta edanaz gozatzeko aukera izan dute bertaratzen diren herritarrek.