KANTUJIRA TALDEAK SANTAXIXILI EGUNA OSPATUKO DU
\
\
Azpeitiko Kantujira taldeak Xixiliren eguna kantuz ospatuko du.
\
Arratsaldeko zazpiretan emango diote hasiera Perez Arregi Plazan eta Enparantza Nagusian bukatuko dute kaleko saioa.
\
Ondoren afari-legea egingo dute Sanagustinen eta han ere ez da kanturik faltako.
\
Kanturako gogoz dena urbildu dadila taldera eta abestu dezaiola Xixiliri, bizipozari eta berak nahi duenari, baina abestu dezala, kantuak bizi egiten gaitu eta.