Kulturaz kooperatibak eta Bertan elkarteak elkarlanean jarraituko dute

Joan den urtean Kulturaz kooperatibak eta Bertan merkatarien elkarteak elkarlana oinarri zuen hitzarmen bat sinatu zuten. Horrek bi erakundeen interesak bateratzea eta sinergiak baliatzea ahalbideratu du.\ \ Orain, bi elkarteek elkarlanaren balorazio positiboa egin eta eskutik lanean jarraitzea adostu dute, hitzarmenari jarraipena emanez. Horretarako, sinadura-ekitaldia burutu dute Jose Luis Otamendi Kulturaz kooperatibako ordezkariak eta Karmele Zabaleta Azpeitiko merkatarien elkarteko presidenteak.\ \ Elkarlanaren jarraipena aitzakiatzat harturik, azaroaren 25ean Ruper Ordorikak Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Bertanek sare sozialen bidez. Zozketan parte hartzeko, Bertan elkartearen jarraitzaile izan/egin beharko da Facebook edo Instagram sare sozialetan (@azpeitinbertan) eta post batean komentarioa utzi beharko da bi lagun aipatuta.