Azpeitia Txartelaren urriko zozketaren saridunek egin dute afaria

Azpeitiko merkatarien elkarteak, Bertanek, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko zozketa bat egin zuen urrian. Ekimen horren bidez, Azpeitia Txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean hamar afari bikoitz zozkatu ziren. Saridunek joan den larunbatean izan zuten afariaz gozatzeko aukera Azpeitiko Azoka Plazan. Elikaguneko Xabier Izagirre sukaldariak prestaturiko dastatze menua eta Enekoraren zuzenekoa izan ziren osagarri nagusiak.\ \ Elkarteak aurrerantzean Azpeitia Txartelaren bueltan gauzatuko dituen egitasmoak galdu nahi ez dituztenek, Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10), Bertanen bulegoan (Enparan kalea, 1-1), elkarteko saltokietan edo https://www.azpeitiatxartela.com/egin-txartela webgunean eskatu dezakete euren Azpeitia Txartela.