Zezen Beltzen 10. asteburua, urriaren ...

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2018ko urr. 1a, 15:29
Azpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu dugu, baina aurten bete da beste urteurren bat, apalagoa bada ere: 10 urte kunplitu ditu Zezen Beltz elkarteak. Eta, orain, elkartearen 10. asteburua antolatu dugu: urriaren 12an, 13an eta 14an izango da. Egitaraua, oparoa. \ \ Urriak 12, ostirala \ \ - 19:30: Zezen Beltz elkarteak 10 urte. Ekitaldia eta ondoren mokadua. Sanagustin kulturgunean. \ \ Urriak 13, larunbata \ \ - 12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan. \ \ - 17:00: Grand Prix, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat. \ \ Sarrera: 3€. Aurrez ohiko tokietan eta egunean bertan zezen plazako leihatilan. \ \ Urriak 14, igandea \ \ - 12:30: Sokamutur txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan. \ \ Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, plazan, musikaz alaiturik. \ \ Goizean, Zezen Beltz elkarteko kamisetak berriak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan. \ \ - 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.