Erakusketa eta tailerra, genero-identitateen ondorioz jazotako gorroto delituak aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2018ko ira. 20a, 19:15
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak sustatutako 'OSGI gorroto-delituei begirada orokorra' proiektuaren barruan, hainbat ekintza antolatu dituzte ALDARTE sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazio zentroak eta Azpeitiko Udalak.\ \ Ekintza horien helburu nagusia da gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea. Modu horretan, ikuspuntu orokor batetik, sexu eta genero aniztasunaren kolektiboan dituzten ondorioak aztertu eta kontzientzia garatu nahi da.\ \ Horretarako, erakusketa bat eta tailer bat iritsiko dira Azpeitiko Emakumeen Txokora, Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra' izenburupean. Erakusketa urriaren 2tik 24ra egongo da ikusgai Emakumeen Txokoan. \ \ Tailerra, berriz, egun bakarrekoa izango da. Saioa urriaren 24an eskainiko dute, 18:00etan hasita. Tailer horretan, sexu, genero eta desira sisteman jarriko dute arreta parte-hartzaileek, eta arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dituzte mintzagai.