Jon Alberdik Azpeitian egingo du debuta profesionaletan, irailaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2018ko ira. 6a, 17:20
Duela egun batzuk aurreratu bezala, Jon Alberdi pilotari azpeitarra zirkuitu profesionalera saltoa ematear da, Asergace enpresaren eskutik. Pilotazaleek horrenbeste esperotako hitzordua hasiera batean urrirako programatu bazuten ere, data aurreratu egin da. Horrela, Alberdik irailaren 28an, ostirala, 22:00etan Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo du profesionaletarako jauzia. Azpeitiar gaztea, Jon Ander Albisu lagun duela, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuz estreinatuko da maila gorenean.\ \ Jaialdia osatzeko, goi mailako beste bi partida jokatuko dira, biak ere Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusirako sailkatze neurketakk: alde batetik, IƱaki Artolak eta Axier Arteagak neurtuko dituzte indarrak; eta bestetik, Victor Estebanek eta Unai Lasok.\ \ Jaialdia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude, 25 eurotan, Interneteko atari honetan: https://entradium.com/entradas/esku-pilota-jaialdia-azpeitian\ \ Hilaren 28an, partidak jokatuko diren egunean, 18:00etatik aurrera zabalik izango da Izarraitz pilotalekuko txarteldegia, sarrera bertan erosi nahi dutenentzat.\ \ Modu honetan, Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak Alberdiren debuta Azpeitian izatea posible egin dute, jaialdia goi mailako beste bi partidarekin osatuz.\